Larunbatean paella jango dute bazkaltzeko. Helduen txartelek 10 euro balio dute, eta, haurrenek, 5. Jaizkibel plazan izango da otordu hori. Afaria, bestalde, Extremadurako Etxeko egoitzan egingo dute, bazkide eta gonbidatuekin. Menuak 30 euro balio ditu: hestebete iberikoak; tintan egindako txipiroiez betetako piperrak; letxuga, tomate, sagar, mango, karamelizatutako tipula eta piper entsalada; Torta del Casar gaztarekin egindako saltsadun presa iberikoa; eta profiterolak, kafea eta txanpaina. Azkenik, igandean Extremaduran ohikoa den eltzekaria bazkalduko dute. Otordu horretarako tiketek 15 euro balio dute.
Interesa dutenek elkartearen egoitzara joan behar dute, Adarra kaleko 4. zenbakira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Angel Barrerarekin jarri behar dute harremanetan. Beste aukera bat ere badute txartelak erosteko: Extremadurako Etxeko kideek festek iraun bitartean Jaizkibel plazan jarriko duten postura joatea.