Ikasturte berria hastearekin batera martxa hartuko dute Alboka Abesbatzako kideek. Astelehen eta ostegunetan entseatuko dute Mirentxun, 20:00etatik 21:30era. Aurreneko saioa hilaren 9an aurrera eramango dute. "Abestea gustuko duten 16 eta 60 urte birtarteko lasarteoriatarrak gonbidatzen ditu entsegu batean parte hartu eta egiten dugun lana ezagutzera", adierazi dute.