Ikasturte berria hastearekin batera martxa hartuko dute Alboka Abesbatzako kideek. Astelehen eta ostegunetan entseatuko dute Mirentxun, 20:00etatik 21:30era. Aurreneko saioa datorren asteko astelehenean aurrera eramango dute, hilak 9. "Abestea gustuko duten 16 eta 60 urte birtarteko lasarteoriatarrak gonbidatzen ditu entsegu batean parte hartu eta egiten dugun lana ezagutzera", adierazi dute.