Ikasturte berriari ekingo dio Erketz Euskal Dantza Taldeak datorren asteko asteartean, irailak 3. Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean entseatuko dute, astearteetan, 20:00etatik 21:30era. Horren aurretik, 19:00etatik 20:00etara, muxiko eta plaza dantza saioak egingo dituzte. Eragileko kideek herritarrak gonbidatu dituzte saioetara bertaratu eta beraiekin batera aritzera.