Sailkatu da Arraun Lagunak; kanpoan geratu da Hondarribia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko abu. 30a, 11:29

Argazkia: A. Arrizabalaga/Euskotren Liga.

Ezusteko ugari izan dira emakumezkoen kategoriako Kontxako Banderarako sailkapenean: Euskotren ligan aritu diren traineruetako hiru kanpoan geratu dira, horien artean, Intza Fernandez herritarra kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak. Bestalde, faborito den Donostia Arraun Lagunak aise sailkatu da, denbora onena eginda. Lugañenen ari dira arraunean Aiora Belartieta eta Nahia Goenaga lasarteoriatarrak. 

Donostiarra, Donostia Arraun Lagunak, Chapela, Orio, Hibaika, Astillero, Kaiku eta Tolosaldea ariko dira nor baino nor gehiago Kontxako badian, igande honetan eta hurrengoan (irailak 1 eta 8). Atzo arratsaldean jokatu zuten sailkapen fasea hogei traineruk eta adituek egindako aurreikuspen denak ez ziren bete, faboritoetako batzuk kanpoan geratu direlako. Hala nola, Hondarribia, Cabo da Cruz eta Tiran. Besteren batek, Oriok kasu, doi-doi erdietsi zuen Kontxako Bandera jokatzeko txartela.

Faboritoetan faboritoenak, Donostia Arraun Lagunakek, ez zuen hutsik egin eta denbora onena egin zuen. Hau izan zen atzo arratsaldeko saioko sailkapena:

1. Donostia Arraun Lagunak 10:55.32
2. Tolosaldea 11:02.62 (+7.30)
3. Astillero 11:06.32 (+11.00)
4. Chapela 11:07.02 (+11.70)
5. Hibaika 11:11.16 (+15.84)
6. Kaiku 11:11.68 (+16.36)
7. Orio 11:12.06 (+16.74)
8. Zumaia 11:12.90 (+17.58)
9. Hondarribia 11:14.58 (+19.26)
10. Zarautz 11:18.54 (+23.22)
11. San Juan 11:19.08 (+23.76)
12. Cabo 11:23.18 (+27.86)
13. Tiran 11:25.34 (+30.02)
14. Deustu 11:43.10 (+47.78)
15. Amegrove 11:44.88 (+49.56)
16. Ondarroa 11:46.12 (+50.80)
17. Hernani 11:46.80 (+51.48)
18. Perillo 12:02.34 (+1:07.02)
19. Rianxo 12:06.38 (+1:11.06)
20. Castro 12:39.50 (+1:44.18)

Donostiarra sailkatuta zegoen eta ez zuen arraun egin atzo.