San Frantzisko kaleko eskailera mekanikoen hirugarren tartea konpontzen hasiko dira astelehenean

Txintxarri Aldizkaria

San Frantzisko kaleko eskailera mekanikoen hirugarren tartea konpondu eta mantentzeko lanek astebete iraungo dutela jakinarazi du udalak. Astelehen goizeko zortzietan hasiko dira lanean. Aipatu lan horiek egin bitartean herritarrek ezingo dituzte eskailera horiek erabili.