24 herritar izan ziren Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsuaren 52. edizioa izena emandakoak, baina bik ezin izan zuten helmuga igaro. Horietatik hamar Buruntzaldea IKTko kideak izan ziren.
Guztietatik azkarrena Bidasoa XXI taldeko Ainhoa Martin izan zen. emakumezkoen mailan bosgarren sailkatu zen 38.16 eginez.
Segundo gutxitara iritsi zen Jurgi Sukunza herritarra, 38,43, sailkapeneko 35. postuan eta ondoren Leire Martin, 39.06.
Master mailako lehen postuetan izan zen ere Buruntzaldea IKTko Juan Vicente Martin. 43.41 marka egin eta beteranoen A2 kategoriako 3. postua eskuratu zuen.
Eta horren ondorioz, honakoak izan ziren euren taldeko markak:
- Miren Sarobe, 45.22.
- Itsaso Tolosa, 46.52.
- June López, 46.55.
- Miren Bardaji, 47.01.
- Igor Amantegi, 48.30.
- Laura Igea, 51.26.
- Asier Gorostegi, 52.26.
- Manu Santos, 01.04.35.
- Susana Cabezudo, 01.05.10
Horrez gain, junior mailan dagoen Miren Saroberen itsas-zeharkaldietako estreinaldia ere izan zela jakitera eman dute.
Aurreko probak
Bestalde, lehengo astean Ondarroako Elena Fernandez Iturrioz Oroimenezkoa den 37. itsas lasterketa eta Getariako Biran herritarrak lehiatu zirelaren berri eman genuen eta bi probetan parte hartu zuen Buruntzaldea IKTko Manu Santos aipatu gabe utzi genuen. Santosek Ondarroan 28 minutu eta 30segundu behar izan zituen 1600 metroko distantzia egiteko; Getarian, aldiz, 34.21 eginez iritsi zen helmugara.