Lasarteoriatarra Alisas igoeran (Asturias) ezin izan zen podiumera igo eta arantza kentzeko aukera izan zuen Galiziako proban.
Igoeraz igoera markak ontzen joan zen arren, Lasarte-Oriako gidariak ezin izan zituen Benito Perez asturiarra eta Jordi Vilardell catalana gainditu, lehen eta bigarren sailkatuak, hurrenez hurren.
Gidariak onartu duenez, pozik gaude probarekin. "Pixkanaka pixkanaka lehen postuetara gerturatzen ari gara. Bigarren lasterketan Benito Perez segundo batera izan genuen. Oso ondo joan zen".
Hala ere beroarekin arazoak izan zituela ere nabarmendu du: "Ez zen ezer larria izan. Ibilgailuako tenperaturarekin gorabeherak izan genituen, baina ongi egin genien aurre".
Irailean, lehiak jarraitu
Oraingoz Espainiako txapelketan lehiatutako hiru lasterketetan podiumean izan da herritarra, hirugarren mailara igo da eta sailkapen orokorrean ere postu berean dago.
Abuztuan atseden hartuko duen arren, irailerako prest egon behar du Lasarte-Oriako gidariak. Espainiako txapelketako bi proba geratzen zaizkiei: Onil (Alacant) eta Ibiza. Lehena irailean izango da. Eta Euskadiko txapelketako Jaizkibelgo igoera ere izango du hil horretan.