Hilaren 27an eta 28an, Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña eta XIII. Euskotren Bandera lehiatu dute herritarrak lide dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako igogailuak ontziek. Donostiarrak bi probetan garaile izan dira.
Getxoko ohorezko txandan, Orio Orialki indartsu hasi arren, segituan Lugañenek gainditu eta buru jarri zen. Aiora Belartieta herritarrak ziaboga egin baino lehen, Donostiarra zuen atzetik Donostia Arraun Lagunak-ek. Bigarren luzen aldea handitzen joan zen eta 10.37,36 denborarekin bandera irabazi zuen.
Lehen txandan, aldiz, Hondarribia Bertako Igogailuak izan zen nagusi hasieratik amaierara. Intza Fernandez herritarra kide duen ontziak 10.57,44 egin zuen eta ohorezko txanako Tolosaldeak bainao marka hobeagoa eginez, Lekeition ohorezko txandan lekua kendu zien tolosarrei.
Lekeition, ezustekoa
Lekeitioko XIII. Euskotren Banderan herritarren ontzien arteko lehia ikusi ahal izan zen. Bain aurretik, lehen txandan, Tolosaldeak ezustekoa eman zuen Nagusi izan zen proba guztian zehar. Galiziako ontziak eta Hibaika aise atzean utzi zituen eta helmugan 11.25,64 denbora egin zuen; txandan bigarren izan zen Cabo 43 segundora iritsi zen.
Ohorezko txandako Donostia Arraun Lagunak eta gainerako lehiakideek marka hori gainditu behar zuten lehen postuetan egoteko eta ederki egin zion aurre Lugañenek erronkari. Estropadako buru jarri zen eta ez zuen aurkaririk izan. Atzean, aldiz, Donostiarra eta Orio Orialki izan ziren bigarren postuarengatik lehian.
Amaieran Donostia Arraun Lagunakek tolosarren denbora ontzea lrotu zuten, 11.20,68; baina bigarren zihoan Donostiarrak, aldiz, ezin izan zuen lortu; 11.38,56 egin zuen helmugan.
Hondarribia Bertako Igogailuak laugarren postuan hasi eta amaitu zuen ohotezko txanda. Tolosaldea bigarren postuan sartu izanagatik, bosgarren izan zen azken sailkapenean.