Blues musikak girotu du larunbat arratsaldea Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 27a, 21:05

Del Toro Blues Bandek geldialdia egin du Jalgi Kafe Antzokian larunbat arratsaldean. Musika hutsezko pieza batekin hasi du bikoteak bere emanaldia, eta ondoren, Danny Del Torok hitz batzuk esan dizkio publikoari. Eskerrak eman dizkie kontzertura etortzeagatik, eta bertan egoteak poztu arren, haserre ere bazegoela kontatu du. Izan ere, Bilboko Blues Jaialdian egon da egunotan eta materiala lapurtu baitiete. Ezbehar horrek, hala ere, abesteko gogorik ez dio kendu. Harmonika eta kantua uztatu ditu kontzertuan, eta gitarristarekin batera, berezko kantak eta bertsioak jo dituzte. Lehen unetik dantzan jarri ditu eszenarioaren aurrean zeudenak eta gutxika betetzen joan da taberna.