Hirugarren postua zein bikotek eskuratuko zuen erabakitzeko partida jokatu dute lehenik, 17:30ean hasita. Carbayeda-Ortiz eta Odriozola-Sarasola bikoteak aritu dira nor baino nor. Gertu ibili dira bi taldeak, oso pareko partidan zehar, bereziki, amaiera aldean. Azken emaitza da horren isla da: 30-27.
Ordubete geroago hasi da txapela eskuratzeko partida. Mendizabal-Urruzola eta Arteaga-Urkia lehiatu dira. Lehenak aurretik izan dira ia partida osoan, baina azken hamar tantoak kosta egin zaizkie. Lau tanto aurretik zeudela, tartea murrizten joan dira Arteaga-Urkia. 28-26 markagailuan, irabazteko tantoa egin dute gorriek, baina oraindik ere beste tanto bat itxaron behar izan dute amaierako 30-27 ezartzeko.
Partida amaituta, Mendizabal animatzeko pankarta ekarri duen gaztetxo taldea, txaloka eta oihuka aritu dira. Bitartean, garaikurrak eta txapelak zituen mahaia frontoi erdian jarri dute eta bertan banatu dizkiete txapeldun eta txapeldunordeei kirol zinegotzi Goizalde Pildainek eta Joxe Felix Solanok.