Alex Saletak Tongako jokalariei aurre egin zien

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 24a, 10:45

Alex Saleta, Espainiako selekzaiorekin jolasten. Arg.: FERugby

Espainiako Errugbi Selekzioak 2027 urteko Munduko txapelketako sailkapena prestatzeko Ozeaniara egin du bidaia; Alex Saleta herritarra taldeko kide izan da. Bi neurketa jokatu dituzte lehoiek; herritarrek Tongaren aurka atera zen zelaira

 

Lehen neurketa hilaren 13an izan zen Samoako Apia Park zelaian. Ederki borrokatu arren, 34-30 gailendu zen Samoako taldea. Saleta ez zen jokalari zerrendan sartu. 

Hilaren 19an, Tonga izan zen aurkari Nuku’alofako Teufaiva estadioan. Herritarra aulkian izan zen eta bigarren zatian atera zen zelaira. Defentsa sendotzeko atera zen eta lan ederra egin zuen Beltzak RTko harrobiko jokalariak etxeko taldearen erasoak geratuz. Lehoiek 20-29 irabazi zuten.