Kirol instalakuntzek udako itxiera teknikoak egingo dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 23a, 15:45

Kirol instalakuntzetako itxiera tekniko egunak jakitera eman ditu Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak. Egun horietan urteroko derrigorrezko mantentze eta garbiketa lanak egingo dituzte langileek

Michelin Kirol Guneak hilaren 21ean itxi zituen ateak eta abuztuaren 5ean, berriro ere, erabilgarri izango da.

Maialen Chourraut Kiroldegia, aldiz, hilaren 28tik abuztuaren 11ra egongo da itxia. Abuztuaren 12an sartu ahalko dira erabiltzaileak.  

Bi instalakuntzetan udako ordutegiarekin jarraituko da lanean.