HH3-4. mailako haurrak izan dira protagonistak. Hilabetean zehar emozioen eta koloreen gaineko lanketa egiten ari dira, eta ikasitakoa erakutsi dute, Okendo plazan, dantza eta kantuaren bitartez.
Talde bakoitzak bere erakustaldia egin du lehenik, eta, horiek amaitu ostean, denek elkarrekin abestu eta dantzatu dituzte Imanol Urbietaren Han zeuden, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Euri tanta.
Antolatzaileek, eskerrak eman nahi dizkie Adats ile apaindegiari bere prestutasunagatik.