Aterpea Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Santa Ana pintxoa egitasmoa burutu du igandean. Iaz bezala, bost tabernak parte hartu dute, nahiz eta ez diren berak izan: El Punto, Hiru Aldeta, Buenetxea, Herriko Etxea eta Arima. Guztiek bakailaoa eta piperra erabili behar zituzten osagai nagusi moduan eta 3 eurotan dastatzeko eman lasarteoriatarrei. Gaur bakarrik izan dute horretarako aukera, eta TXINTXARRI izan den lau tabernetan, behintzat, herritarrak lehen ordutik animatu dira pintxoa jatera.