Kale Antzerkia Bultzatuz egitasmoaren azken saioa izan da ostiral arratsaldean Okendo plazan. Barsanti Taldeak 'LJ75' -Lanean jarraitu 75 urtera arte- antzezlanaren emanaldia egin du, eta aulkiak bete dituzten gehienak haurrak izan badira ere, helduagoentzat aproposagoa zen istorioa. Izan ere, ideia iraultza eta mugarri izango omen den kanpaina sozial baten aurkezpen ekitaldia ardatz duen obra, populismoaren arriskuei buruzko komedia baita. Askatasuna, eskubideak, justizia eta antzerako kontzeptuak erabilita, gehiengoaren onura beharrean, desberdina dena baztertu, aberatsen alde egin eta berak probetxu atera besterik ez du nahiko haren defendatzaile sutsua den politikariak. Zenbait gauza ulertuko ez bazituzten ere, barrerako aukera izan dute gaztetxoek askaritarako mokadutxoa jaso ere.