Festa horretan parte hartu nahi duten bazkideek hilaren 25a baino lehen (osteguna) izena eman behar dute Lasartearraren egoitzan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Udalerriko elkarte historikoetako bat da Lasartearra. Hori osatzen duten herritarrek 50. urteurrena ospatu zuten iaz eta makina bat ekimen aurrera eraman zituzten: bazkidearen eguna, danborrada, bertso afaria, aste gastronomikoa herriko zenbait sukaldarirekin elkarlanean, lagunarteko futbol partida eta solasaldia, eta abar.