Ekainaren 22an, Lekeitioko 31. Nazioarteko Triatloia jokatu zen. Zumeatarra taldeko Aimar Sukunzak helmugan 01.03.08 marka egin zuen; sailkapen orokorreko hamaikagarren izan zen eta 23 urtez azpiko mailan, aldiz, laugarren sailkatu zen. Taldekide Urko Izagirre eta Trinkoko kide Mikel Izagirre ere izan ziren lehiaketan eta 01.14.18 eta 01.18.51 egin zituzten, hurrenez hurren.
Hilaren 6an, Arabako Legutio herrian triatloi olinpikoko proba lehiatu zen. Lehiakide guztien artean Zumeatarra taldeko Maider Lizarraga Erro izan zen. Herritarrak 03.14.37ko marka egin zuen eta beterano 1 mailako bosgarren sailkatu zen.
Igeriketa eta lasterketa batzen dituen SwimRun C.N. Aldayeta proba ere izan zen ekainaren 15ean. Uribarri Ganboako urtegian antolatu zen proban Euskadiko txapelketa ere zegoen jokoan. Banakako zein taldekako proba ezberdinak izan ziren eta 5 kilometroko lasterketa mistoan Itziar Galdos eta Aitor Lopez de Suso herritarrek osatutako Swimrun Lasarte bikoteak laugarren postua eskuratu zuen, 50.51 eginez.