Begiristain anaiak, trinketako pala motzeko Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 17a, 09:30

Begiristain anaiak eta Brosa-Zumeta, garaikur eta oroigarriekin. Arg.: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Jon eta Mikel Begiristain herritarrak (Errepala 2) Trinketeko Kluben arteko Gipuzkoako txapelketan lehiatu dira larruzko pala modalitatean eta iaz lortutako titulua mantendu dute. Lasarte-Oriako anaiek euren taldekide Aitor Brosa eta Jon Zumeta (Errepala 1) izan zituzten aurkari ekainaren 15ean Irurako Ametsa Trinketean jokatutako finalean. Neurketa borrokatua izan arren, Begiristaindarrak 34-40 gailendu ziren.