Juan Luis Murua eta Felix Garitano apaizek gidatu dute elizkizuna, eta bertan izan dira zenbait udal ordezkari eta baita herritar mordoxka bat ere.
Karmengo Ama Birjinaren eguna da gaur, hilaren 16a, eta hori ospatzeko, elizkizuna aurrera eraman dute Oriako Karmengo Amaren parrokian. Ohiko festak ospatu ez dituzten arren, hitzordu horrek ez du hutsik egin egun seinalatu honetan.
Juan Luis Murua eta Felix Garitano apaizek gidatu dute elizkizuna, eta bertan izan dira zenbait udal ordezkari eta baita herritar mordoxka bat ere.