Kale Nagusia zeharkatu ostean, Okendo plaza zuten helmuga, baina eguraldiaren mehatxua medioa, Oriarte Landaberriko patioan elkartu dira. Elkarri eskutik heldu, eta borobil handi bat osatu dute guztien artean. Elkarrekin dantza egiteko baliatu dute une hori; doinu ezagun ugarirekin astindu dituzte gorputzak; Pirritx, Porrotx eta Marimotosen Epo itai tai ye eta Euri tanta aireratu ditu bozgorailuak.