Doinu eta jantzi dotorez bete zen atzo iluntzean Okendo plaza; Ibarrako Alurr Dantza Taldeak Laia ikuskizuna erakutsi zien lasarteoriatarrei.
Ofizioak eta horietan erabili ohi diren lanabesak izan ziren, dantzariekin batera, emanaldiko protagonistak. Antzinako askotariko lanbideak ekarri zituzten 2024ko uztailaren 11ko iluntze sargori batera dantza erakustaldiaren bitartez; jostunaren, nekazari eta beltzainen, arrantzaleen eta batelarien lanbideak oholtzaratu zituzten, besteak beste. Horien guztien bitartez, itsasoari eta nekazal munduari lotutako bizimoduak ekarri nahi izan zituzten gogora.
Ikus-entzuleek tarte ederra igaro zuten. Antzeman zen emanaldia gustuko izan zutela; txalo zaparra ederrak eskaini zizkieten emanaldian zehar.