Ostadar Ipar Martxako kideak ASPARGIrekin lanean ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 11a, 14:30

Ostadar Ipar Martxako zein ASPARGIko kideak, saio batean. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako kideek ASPARGI, Gipuzkoako Parkinson elkarteko lagunei Ipar martxa erakutsiko diete uda osoan zehar. Ipar martxa taldeko arduradunek azaldu dutenez, elkarteko hamazazpi kide animatu dira kirol hori probatzera. Ekainean hastapen ikastaroa egin zuten eta uztailetik urrira astero entrenamendu saio bat egingo dute. "Sekulakoa da haien aurpegietako zirrara ikustea. Haien gorputzetan eta ziur aski haien buruan ere onura izugarria egiten diela ikusteak betetzen du," adierazi dute talde urdin-beltzeko kideek.