Emotiok euskal konpositoreek moldatutako doinu herrikoietan oinarritutako egitarauarekin hasi zuen emanaldia. Kim André Arnesenen Magnificateko 5. doninua eskaini ostean, eman zion testigu Lasarte-Oriako taldeari. Euskal Herriko zein nazioarteko doinuez bete zuten eliza Albokako kideen ahotsek eta Amaia Dorronsoro izan zuten pianoan lagun Imanolen hiru abesti edo Durme, durme abesterakoan.
Amaitzeko bi abesbatzak batu eta Txoria Txori eskaini zuten. Ostean, entzuleen txaloak eskertzeko Maitia Nun zira eta Agur Jaunak ere kantatu zituzten.