Gaur arratsaldean ekingo diote Santa Anako parodia entseatzeari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 11a, 12:28

Bi aste eskas falta dira Santa Ana eta San Joakin eguna ospatzeko hilaren 26an. Ospakizunen ardatzetako bat ikasturteak emandakoa umorez errepasatzen duen parodia da eta antolatzaileek jakinarazi dute aktoreak gaur hasiko direla emanaldia prestatzen, kultur etxeko auditorioan, 18:00etatik aurrera. Pertsonaiak ere gaurko saioan banatuko dituzte. Parte hartu nahi duen edonor bertara daitekeela gehitu dute.

Hurrengo saioak bihar, hilaren 15etik 19ra eta 22an, 23an eta 24an aurrera eramango dituzte, 18:00etatik 20:00etara. Partaideek nabarmendu dute entseguak irekiak direla eta edonor anima daitekeela eurekin aritzera. Baten batek parte hartu nahi badu Ttakunen bulegotik pasa daiteke astelehenetik ostiralera (09:00etatik 15:00etara), kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatz dezake edo 695 78 53 89 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidali.

Esan bezala, parodia Santa Ana egunean bertan antzeztuko dute, 20:00etatik aurrera, Okendo plazan. Pablo Barriok eta Juan Luis Eizmendik idatzi dute gidoia.