Ikasturteko azken ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uztailaren 11

Udal korporazioko kideek hilabete honetako saioa aurrera eramango dute udaletxeko pleno aretoan, 18:30etik aurrera. Bertaratu nahi duten herritarrek aukera dute aretora sartzeko, edo, bestela, bilkura telematikoki jarraitzeko udalaren YouTube kanalean.

Gai zerrenda

  1. 2022ko kontu orokorra onestea.
  2. Elkartu Pertsona Ezinduen Federazio Koordinatzaileak udalean aldi baterako kontrataziorako poltsak kudeatzeko araudiari aurkeztutako alegazioa onartzea.
  3. Lasarte-Oriako Udalean aldi baterako kontrataziorako poltsak kudeatzeko araudiaren lehen aldaketaren onarpena.
  4. Galderak eta erreguak.