Etxeko ontziak nola birziklatu erakutsiko dute gaur Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 11a, 08:00

Irabazi asmorik gabeko Ecoembes erakundeko kide bat Biyak Bat egoitzara etorriko da gaur arratsaldean, 17:00etan, bertaratzen direnei etxeko ontziak zein edukiontzitara bota erakustera. Horrez gain hondakin hautaketa, bilketa, birziklatzeko azpiegiturak eta bestelako gai batzuk landuko dituzte.