Dirua jaso ahal izateko erosketa tiket eta fakturak aurkeztu beharko dituzte herritarrek eskaera orriarekin batera. Tramitea sarean egiten badute, aipatutako agiri horiek eskaneatu eta elektronikoki sinatu beharko dituzte.
Aipatu egitasmo horren helburuak dira eskolan ikasten duten haurren familiei laguntzea eta eskolako materiala herriko establezimenduetan erostea sustatzea.
Honako erosketa hauek lagunduko ditu diruz udalak: idazmahairako materiala, eskolarako arropa, edo optometriarako, kirolerako nahiz jarduera artistikoetarako tresnak. Horrez guztiaz gain, berrikuntza gisa, informatikarekin zerikusia duten objektuak ere sartu ditu deialdian erakundeak.