Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin askatu ditu Oria eta Urumea ibaietan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 12:08

Izokinak birpopulatzeko proiektuari esker, urtero 100 espezie  inguru sartzen dira Oria eta Urumea ibaietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen haztegietan jaiotako 15.000 izokin askatu ditu erakundeak, berriki, Oria eta Urumea ibaietan. Askatze hori Natura 2000 Sarea proiektuaren barruan kokatzen da, eta  lurraldeko biodibertsitatea babestea du helburu.

Izokin arruntaren berreskuratzea 1990. hamarkadan hasi zen, Gipuzkoako ibaietatik erabat desagertu ostean, aurreko hamarkadetan bizitako industrializazioak eragindako ur kutsaduraren ondorioz.  Horrela, azken hogeita hamar urteotan egindako lanaren ondorioz, gaur egun, lurralde horretako ibaiek espezie horretako aleak dituzte, eta urtero itsasoaren 100 inguru sartzen dira ibaietara ugaltzeko. Ekainean eta uztailean izokin handiak sartzen dituzte; aurten 20 horrelako sartu dituzte Orian eta 27, berriz, Urumean.

Espeziearen birpopulatze naturala

Foru Aldundiak abian duen egitasmoaren dinamika da izokin basatiak arrantzatzea ibaian, foru erakundeak dituen bi harrapatze guneetan eta, ondoren, ale horiek haztegira eramatea espeziea ugaltzeko. Sei hilabeteko hazte prozesuaren ondoren, markatu egiten dituzte, ondoren Orian eta Urumea arroetako erreketan askatzen dituzte. Izokinak markatuz, itsasora irten ondoren jatorrizko lekura itzultzen diren espezie aleen kopurua kontrolatzen dute. Prozesu horren bitartez, arrain haztegian hazitako aleen % 30 gure ibaietara itzultzen dela jakinarazi du erakundeak, esa azaldu, horrek esan nahi duela ibaietan "espeziearen birpopulatze naturala" egitate bat dela. 

LIFE Kantauribai proiketua

Espeziea birpopulatzeko egiten ari den lanaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundia, lurraldeko biodibertsitatea zaintzeko eta berreskuratzeko apustuan, LIFE Kantauribai proiektuan murgilduta dago. Proiektu horren helburua da ibai ekosistemei lotutako espezieen eta habitaten kontserbazio egoera.

Proiektu honen baitan 10 milioi euro inbertituko dira guztira, besteak beste, ibai oztopoak kentzeko eta arrainak igarotzeko bestelako oztopoak iragazkor bilakatzeko, izokinaren eta beste arrain espezie batzuen fluxua bermatze aldera ibaien etenak murrizteko, igarotzen diren arrainen kontrola eta jarraipena egiteko sistemak instalatzeko ahalik eta giza esku-hartze txikienarekin, eta zentral hidroelektrikoetako presek arrainen migrazioan duten inpaktua murrizteko, izokin populazioen tamaina % 10 handitzeaz gain.

Gipuzkoari dagokionez, orain arte egindako honako lan hauek azpimarratu dituzte:

  • Izokin helduen ibaian gorako migrazioaren monitorizazioa irrati segimendurako gailuekin.
  • Izokin gazteen ibai migrazioaren monitorizazioa, minizentral elektrikoen inpaktua ezagutzeko eta horiek murrizteko beharrezko neurriak jartzeko.
  • Urumea Ibaia KBEan haltzadi kantauriarra hobetzeko jarduketak.
  • Arrainen kontagailu automatikoa instalatzea, adimen artifiziala erabiliz, ibaian gora doazen izokin iraultzaileen jarraipena egiteko, eskuz harrapatu behar izan gabe.