Lasarte-Oriako futbol taldeak Donosti Cup lehiatzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 3a, 13:15

Donosti Cup futbol txapelketa hasi da. Michelin kirol gunean zein Gipuzkoako, Iparraldeko zein Nafarroako ia 100 zelaietan ari dira lehian nazioarteko taldeak. Lasarte-Oriak ere badu ordezkaritza; guztira, Texas Lasartearra CF eta Ostadar SKTko bederatzi talde ari dira borrokan

Herriko futbol taldeek Donosti Cup txapelketa hasi dute. Atzo jokatu ziren lehen neurketak eta denetariko emaitzak izan zituzten herriko taldeek:

Ostadar SKT Texas Lasartearra CF
B19 Moratalaz ED 3- 0 Ostadar SKT B19 Internacional 2 - 1 Texas Lasartearra FC
B16 Ostadar SKT 1 - 3 TPE Academy B16 CF TrivalValderas Alcorcon 4 - 0 Texas Lasartearra FC
B15 Kostkas B 0 - 1 Ostadar SKT B11 Aldapeta Maria 2 -4 Texas Lasartearra FC
B14 Ostadar SKT 0 - 2 Futstars Academy    
B13 Goal Team Tibacuy 1 - 3 Ostadar SKT    
B12 Ostadar AKT 1 - 5 CE Premia de Dalt (Mailan klikatuz gero, taldearen jarraipena egin dezakezu)

 

Gaur, Texas Lasartearrako B16 eta Ostadar SKTko B19 taldeek Michelin kirol gunean jokatu dituzte euren neurketak (ikus galeria). Zuri-urdinek Kataluniako Set11 Esport A taldearekin neurtu ditu indarrak eta 0-6 amaitu da lehia; urdin-beltzek, aldiz, Strikers FC North SM estatu batuarrak dituzte aurkari. Neurketa jokoan da; banako berdinketa dago markagailuan. 

Neurketak, Lasarte-Orian

Beste 100 bat zelairekin batera, Michelin kirol gunean txapelketako neurketez gozateko aukera izango da. 

B19 mailako Ostadar SKT taldeak, esate baterako, bihar, uztailak 4, 16:30ean italiarren aurka jokatuko du

Lehen faseko G7, G14, B19, B16, B15, B14 eta B13 mailetako zein bigarreneko lehiak izango dira. Hala nola, G17 mailako Europa Leagueko kanporaketa guztiak, maila bereko Champions Leagueko finalerdia eta G14 mailako Europa League finalerdia ikusi ahalko dituzte futbol zaletuek. Ikus neurketa guztiak Donosti Cupen orrialdean.