Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak 2024-2025 ikasturterako eskaintza aurkeztu du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 28a, 10:30

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak 2024-2025 ikasturterako kirol jarduera ugari eskaintzen ditu. Aurten ikastaro berriak aurkeztu ditu. Herritarrek plazak bete arte eman ahal dute izena

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak aurreko urteetako eskaintza handitu du eta lau jarduera berri gehitu ditu tonu-hipopresiboak, streching-a, jostamusika haurrentzat eta entrenatzaile pertsonalaren zerbitzua.

Aurten ere kiroldegiko abonatuek doako kirol-zerbitzuak izango dituzteka jakitera eman du: fitness-gelako kirol-aholkularitza, entrenamenduen gida, stretching-saioa ostiraletan eta igeriketa-gida.

Urte osoko ikastaroak irailaren 16an hasiko dira eta iraupen motzeko saioak, aldiz, irailaren 30etik aurrera.

Jarduera guztietan izena emateko epea ireki da; igeriketa-eskolaren kasuan, aurretiko inskripzioa da. Abonatutako erabiltzaileek
webgunean izena emateko aukera dute. Abonatuak ez diren erabiltzaileek inskripzioa presentzialki kiroldegiko bulegoan egiteko aukera dute bakarrik.

Jardueren edo izena emateen gaineko informazio gehiago Buruntzaldeako webguneko Lasarte-Oria atalean, Kiroldegiko harreran edo 943- 37 61 82 telefonoan izango da eskuragarri.