Buruntzaldea IKTk hurrengo ikasturterako izena ematea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 13:00

Igeri egiten ikasi berri duten haurretatik gorputza zaindu edo triatloian trebatu nahi duten helduetara, Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldeak guztientzat ateak irekita ditu

Buruntzaldea IKT 2024-2025 ikasturtea prestatzen hasi da eta horrekin batera izena emate epea ere ireki du.

Helburua dena delakoa ere herritarrei igeriketaz gozatzeko aukera ematen die kirol elkarteak eta horretarako hiru adin tarte ezberdinetan banatzen du bere eskaintza:

  • Eskola mailako igeriketa: 2018 urtetik 2011 urtera arteko haur eta gazteentzat.
  • Parte-hartze igeriketa: 2011 urtean baino lehen jaiotakoentzat.
  • Master maila: 18 urte baino gehiago dutenentzat.

Mailaren arabera, Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan saio kopuru eta ordutegi ezberdina du talde bakoitzak. 

Eskola mailako zein parte-hartze igeriketako kideek irailaren 16an hasiko dute ikasturtea; masterrek, aldiz, urriaren 7an.

Izena emate formularioa, kuotak, adin bakoitzeko helburuak eta bestelako informazio guztia taldearekin webgunean dago eskuragarri.

Edozein zalantza 696 506 632 telefono/whatsapp zenbakian eta info@buruntzaldeaikt.eus helbidean argituko dute igeriketa taldeko arduradunek.