Santa Ana Pala txapelketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 09:45

Aste honetako neurketako bat.

Arratsaldean Loidibarreneko pilotalekura hurbilduz gero, 41. Santa Ana Pala txapelketako neurketekin egin dezakezu topo. Hilaren hasieran zortzi bikotek hasi zuten lehiaketa eta astelehen, astearte eta ostiraletan arratsaldez ari dira partidak jokatzen. Zortzietatik lau onenek lortuko dute uztailaren 24ko finalerdietarako sailkatzea eta hil horretako 26an finala jokatuko da.