Beñat Carbayedak 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa lehiatu du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 26a, 11:00

Beñat Carbayeda (erdian, betaurrekoak jantzita), Euskadiko selekzioarekin. Arg.: RFEC

Caja Rural-Alea taldean dabilen Beñat Carbayeda herritarra Euskadiko selekzioko kide izan da errepideko 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan. Hilaren 22an, jokatu zen laterketa Galapagarren (Madril). Hil hasieran Euskadiko txapelketan ere izan zen lehian

Elite eta 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa lehiatu zen hilaren 22an. Erkidego ezberdinetako txirrindulariak batu ziren bertan eta Euskadiko selekzioa izan zen horietako bat, Beñat Carbayeda herritarra barne.

Lasterketako zati handi batean 35 txirrindularietako ihesaldia izan zen. Besteak beste, Euskadiko selekzioko hainbat kidek osatutako taldetxo bat zegoen eta horien artean, lasarteoriatarra zegoen.

Zirkuitu motzera aldatzeak,  Abantos mendiko igoerak eta taldean izen ziren eraso ezberdinek tropela zatitzea ekarri zuen eta helmugara banaka edo taldetxoetan iritsi ziren txirrindulariak. Carbayeda Euskadiko selekzioko eta Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kide ohi Haimar Etxeberriarekin batera amaitu zuen lasterketa, 03.52.20 denborarekin.

Hilabete honetan zehar, Caja Rural-Alea taldearekin hainbat lasterketan izan da lehian, hala nola, Mungian (Bizkaia), Itunen edo Montañes zirkuituan (Kantabria).

Hilaren 8an, Euskadiko txapelketan ere parte hartu zuen eta lehen taldetik 24 segundora iritsi zen tropel nagusian sartu zen herritarra.