Erakustaldi bikaina egin dute aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 25a, 11:34

San Pedro Jaien aurrekari gisa, urtero bezala gimnastika erakustaldia egin dute Biyak Bat egoitza kideek. Bikaina izan da, eta sasoi betean daudela erakutsi dute beste behin. Maialen Chourraut kiroldegian batu dira, eta 10:00etarako hasi dira gorputzak berotzen. Egoitzako kamiseta zuri-berdeak jantzita, multzo ederra osatu dute, eta gidariaren txilibituaren soinuari jarraiki, ikasitakoa txukun-txukun erakutsi diete beraiek ikustera joandako senide eta lagunei. Oin puntetatik, bururainoko luzaketak eginez, pozik agertu dira denak. 

Bihar arratsaldean, beste hitzordu bat aurrera eramango dute dute zahar egoitzako kideek. Jokoetan aritutako bazkideei sariak banatuko dizkie egoitzako zuzendaritzak, udal ordezkariekin batera. 18:00etan hasiko da hori, egoitzan bertan.