Maialen Chourraut kiroldegiko squash kantxetan XLI. Squash txapelketa sozialeko azken neurketak lehiatu ziren hilaren 15ean. Apirilean hasi zen lehiaketa eta azken jardunaldian kontsolazio finala, hirugarren postua eta finala ziren jokatzekoak. Lehen artida ez zen jokatu, ordea; Aitor Fernandez eta Roger Hidalgoren arteko norgehiagoka bertan behera geratu zen Fernandezek ezin izan zuelako hitzorduan egon.
Hirugarren postuko lehiakideak eta final handikoak, aldiz, prest egon ziren euren partidetarako. Iazko protagonista berak izan ziren, baina batzuk neurketa ezberdinari egin behar izan zioten aurre. Hau da, iazko finalista Kinin Calvok Ander Huegun izan zuen aurkari hirugarren postuko borrokan. Eta 2023an podiuma osatu zuen Iker Cañedok finala jokatu zuen irabazle Garciaren aurka.
Pilotakada azkarrak, dejadak... lehia estua izan zen irabazteko, baina esperientzia gailendu zen. Calvok hirugarren postua eskuratu zuen eta Garciak, aldiz, txapela jantzi zuen. Ondorioz, lehen lau postuak honakoak izan ziren:
- Iñaki Garcia
- Iker Cañedo
- Joaquin Calvo
- Ander Huegun
Sari banaketan, besteak beste, Goizalde Pildain kirol zinegotzia eta Agustin Valdivia alkatea izan ziren.
