Hamasei talde parte hartu dute lehen fase horretan. Lau multzo ezberdinetan banatuta hiruna lehia egin ditu talde bakoitzak. Lehia interesgarriak ikusi dira eta D multzoan, esate baterako, hiru taldeak sei punturekin berdinketa lortu dute. Aldeko golek erabaki dute zein bi taldek egin duten aurrera.
Zortzi taldek parte hartuko dute lehen edizio horretako saria nagusia eskuratzeko:
- Amigos de Pecha Futsal
- Barber El Principe
- Benta Birras
- Inter Mitente FT
- Lokibors FC
- Los Papis FC
- New Team
- Nottingham Miedo
Neurketak Zabaletako kirol gunean jokatuko dira hilaren 29an, San Pedro egunean.