Iparragirre larunbatean, hilaren 22an, bakarrik lehiatu zen. Goizean 100 m. lau estilo eta 50 m. bizkar probak lehiatu zituen eta arratsaldean, aldiz, 200 m. bizkar eta 200 m. lau estilo.
Ikasturteko azken proban bere onena eman zuen Lasarte-Oriako igerilariak. Lehiatutako lehen proban –lau estiloko proba motza– marka pertsonala ondu ezin izan bazuen ere, gainerako hiru probetan lortu zuen denbora hobetzea. Hauek izan ziren bere markak: 100 m. lau estilo, (01.25,77), 50 m. bizkar (38,16), 200 m. bizkar (02.55,73) eta 200 m. lau estilo (03.03,78).
Infantilek hitzordua
Asteburu honetan infantil mailako Ibon Elola, Mario Amantegi, Oihan Matute, Iñaki Garcia eta Kimetz de la Cruz kideen txanda izango da. Galdakaon lehiatuko den Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketari egingo diote aurre. Banakako probez gain, erreleboko probetan ere parte hartuko dute gaztetxoek.