2020. urtean, gizarteko zenbait alorretan bezala, bai emakume kristauak baita zenbait moja eta kongregazio ere kalera atera ziren eskubide berdintasuna eta botere taldeen parte izateko aukera eskatzeko, alegia, gizonen pareko izateko. Revuelta de mujeres liburuaren egileetako batek hitzaldi bat eman zuen 2022ko abenduan Donostian aldarrikapenak azaltzeko. Han zeuden 30 bat emakume elkartu, eta Bilbon eta Gasteizen bezala, Gipuzkoan talde bat abian jartzea erabaki zuten.
Orain ezagutarazteko lanean dabiltza, kontuan hartuta, parrokia bakoitzak bere ibilbidea eta egoera propioa duela eta erresistentziak gainditu beharko dituztela, ahaldunduz. Egin zuten lanketatik bi ideia atera zituzten gai honi buruz, batetik, fededun askok "injustizia antiebangeliko" gisa bizi dute emakumeak emakume izategatik zerbitzu ordenatura sarbiderik ez izatea, gizartean berdintasuna konpromiso "saihestezin, ukaezin eta atzeraezina" izanik; bestetik, oztopoa da botere eta gobernu guneetan emakumerik ez egotea.