Ikasturteari amaiera emango dio gaur LOKE Judo atalak. Arratsaldeko 18:00etan Maialen Chourraut kiroldegiko kantxan batuko dira taldeko kide guztiak. Tatami erraldoian beroketa, giltza zein teknika ezberdinetako erakustaldi ederra egingo dute Gorka Aristegi eta entrenatzaile taldearen begiradapean.