Lehen hezkuntzako bi ikastetxeetan Ingurumen Hezkuntza programa aurrera eraman dute ikasturte honetan ere. Gizartean pil-pilean dauden gaiak jorratu dituzteikasleekin, beti ere eskola kurrikuluma kontuan izanik. Hala, Lehen Hezkuntzako hiru maila izan lanketa hori egiteko hautatuak, eta horietako bakoitzean ingurumenaren gaineko alderdi bana lantzen dute. LH 4. mailakoak hondakinen arazoaz aritu dira, eta 5. mailakoek landaretza eta biodibertsitatea jorratu dituzte. 6. mailakoek, aldiz, energia landu dute. Gai horiek guztiak herriko egoerarekin lotuta aztertu dituzte; horrela, ingurumenaren zainketaren ardura mezuak jasotzeaz gain, herriko errealitatea ezagutu ahal izan dute.
Programari amaiera emateko bi ikastetxeetako zenbait ikasle udaletxean izan dira. Udal ordezkariei lanketaren nondik norakoak eman, eta herria hobetzeko proposamenak egin dizkiete.
Aipatu programa diruz lagundu du udaleko Hezkuntza eta Gazteria sailak, eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eraman du.