Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 20a, 07:25

UMEko zenbait ikasleren emanaldia, ikasturte amaierako kontzertuetako batean.

Udal Musika Eskolan ikasi nahi dutenek hilaren 28a (ostirala) baino lehen matrikulatu beharko dutela jakinarazi dute arduradunek. Tramite hori egin behar dutenek kultur etxeko bigarren solairura joan beharko dute, 09:00etatik 14:00etara. Goizez ezin dutenek arratsaldez egin ahalko dute matrikula hilaren 24an eta 26an, 17:00etatik 19:00etara.