Udal Musika Eskolako ikasle Unai Granadok panderoa jo zuen Erreala Fundazioaren jaian, hilaren 16an, futbol taldearen Reale Arena (Anoeta) estadio inguruetan. Bere irakasle Miren Etxenagusiarekin aritu zen gaztetxoa Donostian. Etxenagusiak kontatu duenez, arratsaldean kale buelta bat eman zuten trikitilariekin batera, 15:00etatik 16:30era.