Emakumeen Aldarria mugimendua aurkeztuko dute larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 20a, 07:15

Larunbat honetan, hilak 22, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo andreei zuzendutako egitasmo bat aurrera eramango dute San Pedro parrokiako lokalean, 11:30ean: Emakumeen Aldarria izeneko taldea aurkeztuko dute. Mugimendu horren aldekoek berdintasuna eta duintasuna aldarrikatzen dituzte emakumeentzat.