Bigarren eskuko liburuen azoka egingo dute Oriarte Larrekoetxen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 20a

Hilaren 24tik 26ra bigarren eskuko liburuen azoka aurrera eramango dute Oriarte Larrekoetxe institutuan. Hiru egun horietan, hurrenez hurren, materiala entregatu (16:00-18:00), erosi (16:00-18:00) eta dirua jasoko (16:00-17:30) dutela adierazi dute antolatzaileek. DBH 3. mailatik 2. Batxilergora arteko ikasleei zuzendutako egitasmoa da.

Oriartekide guraso elkarteko bazkide direnek lehentasuna izango dute eta ez direnek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte testuliburu bakoitzagatik, eta 5 euro gutxiago jasoko dituzte saldutako produktu bakoitzeko. Informazio gehiago, oriarte.hezkuntza.net webgunean.