Ikusi eta batez ere entzuteko modukoa izan da lurraren eta hatsaren arteko solasaldia, zarataz betetako gizarte baten zurrunbilotik ateratzeko sendagai izan daitekeena. Lurhats izeneko musika egitasmo bat jarri zuten martxan iazko abenduan Basterrak eta Nikolaik, eta esperimentazio proiektu horren fruituak loratu dira honezkero, disko formatuan: Sendagai izena du bikotearen aurreneko estudioko lanak.
Ver esta publicación en Instagram
Esan bezala, emanaldi hau Solaskide egitasmoaren ikasturte amaierako festaren parte izan da. Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak aurrera eramaten dute euskara praktikatzeko ekimen hori eta Bidelariek nahiz Bidelagunek parte hartzen dute. Aurrenekoek urratsak egiten dituzte hizkuntza horretan mintzatu ahal izateko, bigarrenen laguntzarekin.
Basterra eta Nikolairen musikaz gozatu bitartean pintxo-potea egin dute Solaskideko partaideek.