'Ibaiaren beste aldean' erakutsi diete herritarrei

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 19a

Oriarte BHI institutuko ikasleek Zinema (h)abian programan parte hartu dute; horren bitartez, 'Ibaiaren beste aldean' filma ekoitzi dute. Bartzelonan egin zuten aipatu lanaren estreinaldia, eta, orain, Lasarte-Oriara ekarri dute, egindakoa herritarrei erakutsi asmoz.

Mercero aretoan batu dira lasarteoriatarrekin, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak azaldu dizkiete. Kontatu dute nolakoa izan den filma hutsetik sortzearen lana. Prozesuak iraun bitartean izan dituzten zailtasunak ere nabarmendu dituzte; horien artan, azpimarratu dute ohartu direla talde lanak erabakiak taldean hartzea dakarrela, eta ohartu direla hori askotan zein zaila den. 

Bertaratu direnen txalo zaparrada ederra jaso dute filmaren proiektua landu duten ikasleek, eta aurkezpen saioa amaitu aurretik, diploma bana jaso dute aurekin batera proiektuan buru-belarri lanean aritu diren irakasleen eskutik.