Zaldi lasterketan I. pronostiko lehiaketa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 19a

Zaldi lasterketen zaletuen I. pronostiko lehiaketan martxan jarri nahi du zaletu talde batek. Udako denboraldian zehar izango da martxan, beraz, uztailaren 7tik irailaren 12ra zaletuek hamabi iragarpen egin beharko dituzte

www.zaldilasterketak.eus webgunean ikusiko dira iragarpenak zein lehiaketako sailkapena. 

Jardunaldi bakoitzeko irabazleak zein txapelketako lehen lau sailkatuek saria izango dute.

Uztailaren 6ra arte Genesi-Ainhoa tabernan izena eman ahalko da jokatzeko. Nick bat erabili beharko da eta inskripzio bakoitzak 20 euro balio ditu. Izena ematetik biltzen den diru guztia sarietarako izango da.

Lehiaketako arau eta baldintza guztiak esteka honetan aurki ditzakezue edo www.zaldilasterketak.eus webgunean.