Aitor Manso, hirugarren Arinsal igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 19a

Aitor Manso herritarra (zuriz jantzita), ARinsal probako podiumeko hirugarren mailan. Arg.: A. Manso

Arinsal igoera jokatu zen hilaren 15ean eta 16an Andorran. Espainiako Mendi igoeran estatu osoko hemeretzi gidari bildu ziren eta horien artean, Aitor Manso herritarra izan zen. Mansok hirugarren kategoriako brontzezko postua eskuratu zuen

Lasarte-Oriako gidariak proba ongi joan zela onartu du eta hirugarren kategoriako bigarren postua eskura izan zutela nabarmendu du: "Espainiako txapelketako lehen proba Fitokoa baino borrokatuagoa eta intentsoagoa izan zen. Txandetako batean ehuneko gutxi zeuden bigarrenetik laugarrenera. Eta azken igoeran guztia egon zen jokoan. Bigarren postuan izan ginen tarte batean, baina azkenean ehuneko gutxigatik hirugarrenarekin konformatu behar".

Lehia parekatua izatea txapelketak duen arau batengatik izan zela ere jakitera eman du: "Fiton podiumean egon ginenek pisu gehiago generaman; irabazleak 20 kilo, bigarrenak 15 k. eta guk 10 k. Horrek gauzak gehiago parekatu zituen".

Hala ere, epaileen zain daudela ere ohartarazi du: "Proba amaitzean ibilgailu guztiak aztertzen dira eta zerbait arraroa ikusi zioten lehen sailkatuari. Oraindik ez digute ezer jakinarazi eta epileen zain gaude. Horren arabera, bigarren izan gaitezke".

Emaitza dena delakoa, herritarrak hurrengo probetan du jarria burua. Kantabrian izango da uztailaren 6an, Alisas igoeran eta hil horren amaieran, 26tik 28ra, Espainiako mendi igoeren hirugarren proban parte hartuko du, Chantadara igoera (Lugo, Galizia).