Solaskide egitasmoaren altzoan elkartzen dira Bidelariak eta Bidelagunak. Lehenengoek aipatu hizkuntza horretan murgiltzera animatu diren pertsonak dira, eta, bigarrenak, aurrenekoei bide hori egiten laguntzen dietenak. Funtsean, ekimenaren helburuak euskara praktikatzea eta bere erabilera sustatzea dira.